lunes, 9 de enero de 2017

6. PLAKA TEKTONIKOAK

8.SAN ANDRES FAILA


San Andres faila, Ipar Amerikako eta Ozeano Bareko plaken arteko muga edo faila  transformatzailea da (horizontalki mugitzen dira failaren bi aldeak).Kalifornia zeharkatzen du (Mexikoko Kalifornia Beherea estatua eta Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatua).



ANIMAZIOA: (Transformazio faila)

Urratze faila da,  eta gutxi gorabehera 1.300 kilometro luze da.Oso faila ezaguna da, lurrikara handiak sortu dituelako eta lurrikara horiek kalte ugari eragin dutelako.


Segmentu txikiagoetan dago banatuta. Hegoaldean aipagarriak dira San Jacinto, Imperial eta Cerro Prieto. Hegoaldean San Andres faila Kaliforniako golkoan amaitzen da. 50.000 urtetan Kaliforniako penintsula Mexikotik bananduko dela aurreikusi da (6 cm banantzen da urtean) eta iparralderantz mugituko dela. 50 milioi urteren buruan Alaskaraino.

.


San Andreseko faila, arrisku latente bat.

San Andreseko faila Kaiforniako estatu osoa zeharkatzen du. Zientifikoak tesi ezberdinak egin dituzte plaka tektonikoei buruz, esanez Pazifikoko plaka Amerika iparraldeko ipar-ekialderantz mugitzen da eta 100 urte pasatuz gero, 16 oin estutzen dira astindu sismikoen ondorioz eta failen indarraren zati bat askatzen dute.
San Andreseko failaren kasuan tentsioa pilatzen joan da mende oso batez. Thomas Jordanek, Kalifornia hegoaldeko Zentro Sismikoaren zuzendaria, ohartarazi zuen Kaliforniak larrialdietarako prestatuta egon behar zuela, 8. graduko lurrikara bat gertatzea oso posiblea zelako. Lurrikara horrek Kalifornia estatuko “Coachella ibarra”, “Antelope” eta “Inland Empire” kaltetuko zituen gehien bat, baina baita “Los Angeles” ere.



Hegoaldeko sekzioa, susmatuena.

San Andreseko faila bi sekzioetan banatzen da; Iparraldekoa eta Hegoaldekoa. Zientzialariei gehien kezkatzen zaiena hegoaldekoa da, 150 urte pasatuz gero, lurrikara ikaragarri baten hasiera izaten delako.
Failaren erdialdeko zatia duela 160 urte apurtu zen, eta Iparraldeko sekzioa 1906an San Frantziskoko lurrikara sortatu zuen. Duela 3 mende hegoaldeko sekzioa ez du eztanda egin, beraz, tentsioa akumulatzen joan da. Estatu Batuetako Geologia Zerbitzu batek 7.8 graduko lurrikara bat egongo balitz San Andreseko failaren hegoaldean 1.800 hildako, 50.000 pertsona zauritu eta 200.000 milioi euro min zibiletan izango liratekeela esan du. .
Northridgek ( 6.7graduko lurrikara) eta Loma Prietek (6.9 graduko lurrikara) Kalifornia estatua astindu duten azken bi lurrikarak izan dira. Northridgek 1994an gertatua, 57 hildako utzi zituen eta Loma Prietek 1989an gertatua 67 pertsona hildako utzi zituen..


San Franciskoko lurrikara


1906ko apirilaren 18an AEB-etan printzipalki San Francisko hiria jo zuen lurrikara bat gertatu zen.  7,9 eta 8,6ko magnitudea izan zuen eta lurrikararen epizentroa Daly hiriaren kostaldean eta San Francisko hirian egon zen. Astinkadak 05:12etan hasi ziren San Andreseko failan.Pazifikoko kostetatik (Oregonetik), Los Angeleseraino sentitu ziren (Nevadaren barrualderaino). Hasiera batean, 478 hildako egon ziren.

Sutearen eta lurrikararen ondoren, San Francisko hiriko 500 kale baino gehiago zaborretan zeuden. Poblazioaren erdia baino gehiago etxerik gabe gelditu zen honen ondorioz. Batzuk kanpai dendetan bizi ziren, besteak albergeta. Sukalderik ez zutenez, aire librean sukaldatzen zuten.












SAN ANDRES FAILA GALDETEGIA: Klikatu hemen





LA FALLA DE SAN ANDRES TRAILER


No hay comentarios:

Publicar un comentario